Arte Pote

Arte Pote

2014ko Otsailaren 3an ospatu genuen “Arte pote” Abadiñoko San Blasetan.

2d1ek urte bi t’erdi zeramatzan martxan, eta denbora tarte honetan dozena erdi bat erakusketa eta beste hainbeste ekintza eta konspirazio artistiko txiki egin ditugu. Sasoi berriak zetozenez, baita geugan ere, bukaera eman gura izan genion ibilbide honi bide berriei ekiteko. Eta zer hoberik aldaketa hau lagun artean, artelan eta ardo artean ospatzea baino.

“Arte pote” gure artelanen atzera begirako erakusketa-ospakizun bat izan zen. BIGA ardoa, Luberriren 2011ko kriantza ikaragarria + Saltsanen mokadutxo berezia + 2d1en artelan esklusiboa, guztia 5 euroren truke eman genuen, eta oso gustora egon ginen gure lagun eta amante guztiekin, Abadiño Sanblasetan.