2d-Vino

“2d-vino”, edo “Ardo2d”, 2012ko Urriaren 5, 6 eta 7an izandako arte eta mahats-bilketa jardunaldi batzuk izan dira. Jardunaldiok, 2d1 proiektu artistikoaren eta Lezako DiVino ardotegiaren elkarlanetik sortu dira. Hiru egunotan hainbat artelan sortu ditugu mahats-bilketaren eta ardoaren inguruan: mahastietan koadroak, 6 upategirentzat 90 etiketa, zuzeneko emanaldiak… Guztia Lezan, lagun artean eta aparteko giro umoretsuan. Hor dauzkazue zenbait irudi. Erakusketa DiVinon izango da abendura arte. Eta, entzuten da: ardoa edateko da, bizitza bizitzeko. Bien artean artea.

Artadi

Arabarte

Angeles de Amaren

Laredo

Valserrano

Ostatu